2. Olazar Lorbide

Deskribapena
Erdi mailako mendi-ibilbidea, edonork oinez egiteko pentsatua. Ibilbidea Jaizkibelen hegoaldetik doa eta baserri ederretako auzoak zeharkatzen ditu. Nabarmentzekoak, antzinako animalientzako bideen aztarnak eta Plataiturri iturria.

Gora-behera

mapa

Lorbide bidea
Olazar baserritik Sarastiko harrobira doan gurdibidea oso zaharra da, eta zenbait lekutan garai bateko harlauza handiak ikus daitezke. Bide honetan barrena gero itsasontzien eraikuntzan erabiliko ziren haritz enborrak garraiatzen ziren. Lorbide baserriaren hondakinak ere bertako gain batean daude.

Lorbide

Plataiturri iturria
Ur biltegiak eraiki aurreko garaietan iturriak erabiltzen ziren etxe eta baserrietako beharrak asetzeko. Edan, arraina garbitu edo gobara egiten zen horietan. Gaurdaino iraun duten artean Plataiturri da ederrenetako bat. Bertako urak garbiak eta freskoak dira.

Plataiturri

Eranskinak
GPX arrastoa16.95 KB