Euskararen normalizazioan urrats esanguratsuak egin dituzten banako, elkarte, lantoki, erakunde nahiz taldeak saritu ohi dira
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak bosgarren urtez banatuko du datorren azaroaren 28an Oarsoarrak Euskararen Saria 19:00etan Errenteriako Xenpelar etxean. Eskualdeko lau udalek jendarteko alor guztietan euskararen normalizazioan urrats esanguratsuak egin dituzten banako, elkarte, lantoki, erakunde nahiz taldeak saritu ohi dituzte urtero Euskararen Egunaren bueltan.
Epai-mahaiak dagoeneko erabakia hartua du, baina ekitaldi eguna iritsi arte ez dute ezagutzera emango. Epai-mahaia honako hauek osatzen dute:
- Juan Ramon Cano, Pasaiako udaleko kultura zinegotzia)
 - Arantxa Urbe, Ikastolako irakaslea)
 - Josu Arruabarrena, AEKko irakaslea
 - Asier Salaberria, Mañontzi bertso eskolako kide
 - Ane Badiola, Ttur Ttur euskaltzaleen bilguneko teknikaria
 - Goiatz Labandibar, idazlea)
 - Juan Ramon Makuso, idazlea
 
Ekitaldian, euskararen inguruko praktika onak saritzeaz gain, bigarren aipamen berezi bat ere egingo diote euskararen inguruan egin den ibilbide on bati. Epai-mahaiak saritua hautatzerako orduan, beste irizpideen artean, banako, elkarte, lantoki, erakunde edo talde horrek Oarsoaldean duen eragina eta kanpora begira duen proiekzioa kontutan hartu dute.