Dirulaguntzak (Euskara Saila)

Udaleko Euskara Sailaren dirulaguntzak

Egun martxan dauden edo epea irekitzear duten dirulaguntzen inguruko informazio gehiago eskuratzeko, jo udaleko dirulaguntzen atalera.

Euskara Sailak urtean dirulaguntzen deialdi bat egiten du. Gaur egun bost lerro ditu:

1) Euskara ikasteko dirulaguntza: helburua Lezon bizi den edonork euskara ikasteko aukera izatea da.

2) Unibertsitateko udako euskaraz emandako ikastaroetan matrikulazioa: UEU eta EHU-UPVn ikastaroren bat egin nahi duenarentzat irekitzen da.

3) Aisialdiko begirale/zuzendari ikastaroa egiteko: Aisialdi eremuan lanean aritzeko beharrezkoa den begirale/zuzendari titulua lortzeko egiten diren ikasketen matrikula ordaintzeko aurreikusten da dirulaguntza lerro hau.

4) Lezoko erakunde/elkarteen eta komertzio- eta ostalaritza-errotuluak euskaratzeko dirulaguntza: lokal eta establezimenduen kanpoaldean jartzen diren errotuluak euskara hutsean jar ditzaten herriko laguntzeko xedea bilatzen du dirulaguntza lerro honek.

5) Udalerriz gaindiko eremuan euskalgintzan dabiltzan erakundeentzako dirulaguntzak: Lezoko Udalak, orain artean, utzi izan du diru aurreikuspen bat euskararen alde udalerriz gaindiko eremuan dabiltzan erakundeentzako. Jasotako eskaeren artean, deialdian jasotako puntuazio sistemaren arabera banatzen dira dirulaguntzak.

 

OLA PLANA: Enpresentzako dirulaguntzak beren jarduera euskalduntzeko

Dirulaguntza hauek eskatu ahal izateko, OLA Planean izen emanda egotea ezinbestekoa da. Horrela, enpresa horiek, dirulaguntza hauek eskatu ditzakete enpresaren baitan, euskararen egoera normalizatzeko antolatutako jarduerak antolatzeko.