Gazteria

Lezoko Udalean ez dago gazteria sail propiorik. Hala ere, haurren aisialdiaren inguruan hainbat eginkizun burutzen da. Hauen helburuaz hitz egiterakoan:

Haurrei zuzendurikoak:

  • Aisialdian euskararen erabilera bultzatu eta euskaldun sentimendua barneratu.
  • Partaide guztien integrazioa udalekuetan eta beste haurrekiko.
  • Partaideen arteko bizikidetzan eragin.
  • Beren inguruaren jabetza handiagoa eskuratzea.
  • Ingurugiroarekiko arreta bultzatu.

Antolatzen diren ekintzei zuzendurikoak:

  • Ekintza dinamiko eta erakargarriak izan daitezela.
  • Metodologia irekia eta parte-hartzailea izatea.
  • Lezoko kultura eta ingurumena ezagutaraztea eta zaintzea.
  • Haurren elkarrekintza ahalbideratzea.