AURKEZTU DUTE LEZOKO EUSKARALDIKO HAMAIKAKOA

Ar, 2025-03-11 20:21

Otsailaren 11n aurkeztu zen Lezoko Euskaraldiko Batzordea eta aurtengo egitasmoa dinamizatzeko helburuak azaldu zituzten. Horien artean zegoen Hamaikakoaren aurkezpena eta gaur egin dute jendaurrean agerraldia. 

Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era izango da, aurkezpenean azaldu zuten moduan, hizkuntza-ohituretan eragin, euskararen erabilera aktibatu eta Lezo euskaragarriagoa egiteko ariketa izango da. Herriko eragileak, norbanakoak eta Udalak osatzen du Euskaraldiko Batzordea eta lanean aritu da azken hilabeteetan egun horiek edukiz betetzeko.

Gaur izan da lehenengo hitzordua, Lezoko HAMAIKAKOA aurkeztu dute. Izenak dioen moduan, hamaika lagunek osatzen dute taldea, lezoarrak denak, errealitate eta euskahalduntze ezberdinak dituzte. HAMAIKAKOA osatzen duten kideek euskararen erabilera bultzatuko dute eta ekimenaren enbaxadore ere izango dira.

Hau da Lezoko HAMAIKAKOA osatzen duten lagunen zerrenda (argazkian ezkerretik eskuinerako hurrenkeran):
Patxi Intxaurrandieta, Edurne Lizarazu, Estanis Karrera, Juli Del Sol, Aiur Illarreta, Mikel Susperregi, Irati Aldai, Asensio Viaña, Beñat Begiristain, Erika Ledesma, Hodei Arruti
 
 

Arloa edo saila