Lezoko udalak lagunduta, azaroaren 1ean Gezala zinema aretoan Go!azen telesailaren denboraldi berriaren aurrestreinaldia izango dugu.
Aurten ere, Garazi, Gontzal, Saioa, Luken, Aner, Bosko eta Maitane pertsonaia ezagunak izango dira bertan, baina baita Izar, Joritz, Alaia, Manex, Oihane eta Leire bezalako pertsonaia berriak ere.
Basakabin kokatuko dira maitasun, adiskidetasun, liskar eta umorez beteriko abenturak, euskal abesti onenekin lagunduta. UEMAk eta ETBk egindako hitzarmenari esker, eta Lezo UEMA herria izanik, lehen kapituluaren aurrestreinaldia Lezoko ikusleei eskaintzeko aukera izan da.
Gonbidapenak gaurtik aurrera, urriak 28, eskuragai daude sarrerak.lezo.eus webgunean. Ez galdu aukera eta izan lehena Go!azen-en gertatuko diren abentura berriak ikusten!