Ikasturte berria hastera doa Lezoko udal ludotekan

Or, 2023-09-29 11:32

Datorren urriaren 2an ikasturte berria hasiko da Lezoko udal ludotekan. Aipatu egunetik 2024ko maiatza amaiera arte bertan matrikulatzen diren, 4-12 urte bitarteko haurrek astean zehar ludotekara joateko aukera izango dute.

Ludoteka zabalik egongo da 16:30etik 19:30era arte eta ordutegi horren barruan edozein unetan hurbildu daitezke haurrak beren komenentziaren baitan.

Ikasturte honetan berrikuntzak dakartza ludotekak. Alde batetik, matrikularen ordainketari dagokionez 2 modalitate izango dira: ikasturte osoko matrikula (40 euro) eta hiru hilekoa (18 euro). Bigarren modalitate honetan hiru hilabete kontatuko dira ordainketa egiten den egunetik hasita. Bestetik, hizkuntza errefortzuaren lanketa esplizitua egingo da eta ahozkotasunari arreta berezia jarriko zaio.  Hori guztia parte hartzean oinarritutako metodologia erabiliz eta ludikotasuna ardatz izanik. Aukera paregabea jolastuz euskara aberasteko.

Izen-emateko epea irailaren 29an hasiko da eta egiteko moduak hauek dira:

·On line.

· Ludoteka (Hipolito Gezala, 16:30-19:30).

·Lezoko Udaleko Euskara-Kultura sailaren bulegoa (Donibane kalea 2, 8:30-13:30).

····································

Informazio gehiago ESKUORRIAn hemen.

Izen ematea: HEMEN.

Arloa edo saila