Lezoko kioskoa kendu egingo da egoera txarrean dagoelako

Or, 2018-01-12 13:57

Urtarrilaren 28an amaitzen da kioskoaren egungo kontzesioa eta zaharkituta dagoenez kentzea erabaki du Udalak, dagoen moduan kontzesioa berritzea ezinezkoa delako. Halere, Udalak ez du baztertzean berria ezartzea. Horretarako, kiosko diseinua eta kioskoa esleitzeko baldintzak landuko ditu Udalak eta interesdunik balego, berria ezarriko litzateke leku berean edota kokaleku berri batean.

Aralar kalean kokatuta dagoen kioskoa eraiki zela dagoeneko 40 urte inguru igaro dira. Egun indarrean dagoen kontzesioa urtarrilaren 28an amaituko da eta ezinezkoa da hori luzatzea. Gainera, urteetan kioskoak izan duen mantenu ezak eraginda, egun kioskoa zaharkituta eta egoera txarrean dago. Beraz, ezinezkoa da egoera horretan berriz ere esleitzea ez dituelako beharrezko segurtasun neurri guztiak betetzen.

Hori dela eta, Udalak kioskoa kentzea erabaki du. Dena den, Udalak ez du baztertzen berria ezartzea, bertan edo beste kokaleku berri batean. Legez, Udala, zerbitzu hori ematera behartuta ez badago ere, Udalak kioskoaren diseinu berria garatu eta hori esleitzeko baldintzak landuko ditu eta interesdunik balego, esan bezala, kiosko berria ezarriko litzateke herrian.

Udala, jakitun da igandeetan herrian bertan soilik saltzen direla egunkariak. Hori dela eta, kiosko berriaren diseinu eta baldintzen prestaketa denboran luzatu badaiteke ere, Udalak borondatea zerbitzu hori berriz ere martxan jartzeko borondatea du, betiere, interesdunik balego, noski.

Beraz, Udalak aipatu lanak prest dituenean, diseinu berriaren eta balditzen berri emango du, kiosko berriaren kudeaketarako lehiaketa publikoa martxan jartzeko.


 

Arloa edo saila