Gurasoentzat prestakuntza-zikloa antolatu du Lezoko Udalak. Azaroan zehar hiru saio izango dira Lezoko gurasoentzat, doakoak izango dira guztiak eta bakoitzean gai bat jorratuko dute.
Haur eta nerabeek bizi duten errealitatean gurasoen papera ezinbestekoa da heien ongizatea eta segurtasuna bermatzeko. Horregatik, Lezoko Udalak hiru saioko prestakuntza-zikloa antolatu du, gurasoei gai ezberdinen inguruan nerabeekin harremantzeko tresnak eta baliabideak eskaintzeko helburuarekin.
Ziklo horretako bi saio Gipuzkoako Foru Aldundiko Treba Guraso programaren baitan kokatzen dira, bestea, Lezoko Udaleko Berdintasun Sailetik bideratu dute.
-
Internet, pantailak, sare sozialak... onurak eta gatazkak. Nola kudeatu? - Azaroak 12. 18:00-19:30. Kultura Aretoan
-
Seme-alabekin indarkeria matxistaren gaiari nola eutsi - Azaroak 18. 18:00-20:00. Kultura Aretoan
-
Harreman osasuntsuak lagun artean - Azaroak 26. 18:00-19:30. Pleno Aretoan
Hiru saioak doakoak eta izen-ematea saio bakoitzerako egin behar da. Saioen inguruan informazio gehiago lortzeko eta izen-emateko hurrengo esteka baliatu.