Ur-mozketa orokorra azaroaren 15eko gauean

Al, 2023-11-13 15:06

Lezoko Udalak jakinarazten du Añarbeko Urak herrian egiten ari den ur-hornidurako hodiak berritzeko lanak direla eta, azaroaren 15etik 16ra bitarteko gauean (asteazkenetik ostegunera) ur mozketa orokorra izango dela. 22:00etatik 02:00etara izango da ur mozketa.

Mozketa horrek Lezoko zentroari eragingo dio (ez du eraginik izango ez industrialdeetan, ez baserri ezta landa eremuan ere).

Lezoko Udalak eragozpenak barkatzeko eskatu nahi die herritarrei.