Jaizkibel Hiribidea eta Altamirako parkearen arteko basoko garbiketa lanak amaitu dira

Or, 2025-10-03 13:48

Urte luzez txabola-gune izan ondoren, urtetako hondakin pilaketa handia zegoen baso-eremu horretan. Eremua garbitu eta berriro leku segurua bihurtzeko bidean, martxoan hasita, Urtzain Taldeak bertako hondakinak bildu, eremua garbitu eta isurketa berriak ekiditeko hesia jarri zuen.

Hondakinek ingurumenean, landaredia itoaz eta ur esparruen baldintza fisiko-kimikoak degradatuz,  eragiten duten berezko kalte nabarmenaz gain, urez betetako depositoak osasun arazo eta kezka-iturri bilakatu daitezke tigre-eltxoa bezalako intsektuen sorburu-foko bihur daitezkeelako.  

Eremua Jaizkibel Hiribidea eta Altamirako parkearen artean kokatzen da. Lanak hasi aurretik tamaina guztietako hondakinak zeuden, bai eta metalezko etxola bat. Eremu guztian zehar barreiatuta mota ugariko hondakinak aurki zitezkeen, besteak beste, beira-zuntza/poliesterrezko pieza handiak, kotxe gurpilak, koltxoiak, metala, plastiko ontzi-arinak, txirrindak, beira hondakinak, pilak, tamaina handiko plastikoak, bidoiak, pertsianak, polespan zatiak, toldoak, arropa… bildu zuten lau astean zehar. 

Baso-garbiketa 1        Baso-garbiketa 2   

Baso-garbiketa 3            Baso-garbiketa 4

 

Eremua garbitzeko hondakin solidoen bilketa eta eremuaren garbiketa orokorra egin zuen Urzain Taldeak, hondakinak sailkatu, kudeatu eta isurketa berriak ekiditeko hesi bat zuen. Eremuaren egoera eta bildutako  hondakinen txostena egin du ondoren.  
Txosten honen arabera garbitutako eremuaren azalera 0,1067 hektareatakoa da, hau da, 1.067   metro karratuko eremua, gutxi gorabehera.  Guztira, 2.240,425 kg hondakin bildu dira, aurreikusitako 2 tonetatik gora. Hurrengo koadroak jasotako hondakinen zenbatekoa jasotzen du:
 

Bildutako hondakinak

 

Pisua (Kg)

Boluminosoak / oihal ez birziklagarriak

 

74,1

P.V.C

 

79,4

Metala

(35 lata)

420,3

Egurra

 

94,3

Beira

(46 botila/poto)

42,205

Papera eta kartoia

 

10,335

Arropa

 

85,76

Hondakin elektronikoak

(Telebista bat, aspiragailua, ile-lehorgailua…)

59,6

Eraikuntza hondakinak

 

119,5

Pneumatikoak

(7)

57,96

Pilak

(34)

3,755

Kristalak

 

19

Beste batzuk

(Bonbilak, su-itzailgailuak…)

27,46

Guztira

 

2240,425

 

Gainera, eremuan zegoen metalezko etxola hustu eta desmuntatu ere egin du Urzain Taldeak. Jardun guztiari esker, naturguneetako hondakin pilaketak desegin, kontrolatu eta eragozteko neurriak hartu dira. Bide batez, kutsazaile plastikoek faunari eragindako eraginak murriztu eta habitat-baldintzak hobetzea ere lortu da, bertako espezien landaretza berreskuratzeko bidean. 
Lan horien kostea 8.174,70 eurotakoa izan da. Lezoko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasun departamentuko 5.655,25 eurotako diru-laguntza jaso du.

Udalak herritarrak kontzientziatu nahi ditu txabola guneak guztiontzat arriskutsuak izan daitezkeela ohartarazteko, eta Altamira parkearen ondoko eremu horretan dauden etxola eta hondakinak garbitzen jarraitzeko asmoa du. Elkar zaintzea ez da pertsonetara mugatzen, gure herria eta ingurumena zaintzea ere beharrezkoa da denon bizi kalitatea hobetu eta elkarlanean bizitoki erabilgarri, seguru eta gozagarriak sortzeko.
 

Arloa edo saila