Bueltan da Antzerki Ametsetan, Lezon ospatzen den antzerki talde amateurren topaketa.
Bigarren urtez, Lezon antzerki talde amateurren topaketa izango da urriaren 18, 25 eta 26an. Beste herri batzuetako antzerki taldeen ikuskizunez gozatzeko aukera paregabea da. Taldeen antzerki obrez gain, taldeek euren artean lan-bilerak, tailerrak edota esperientziak elkarbanatzeko espazioak izango dituzte.
Lezoko Udalak balorazio positiboa egin zuen lehenengo edizioa eta konpromisoz eta gogoz antolatu du bigarrena. Izan ere, herriak antzerkia erdigunean jartzeko aukera bezala planteatzen du antolakuntzak Antzerki Ametsetan topaketa. Zirkuitu profesionaletik kanpo, euren obrak antzezteko zailtasunak dituzten konpainiek sarea osatu eta kultur zirkuitu berriak sortzeko espazioa izateko helburua du. Gainera, antzerki amateurraren hazkundea eta ikusgarritasuna bultzatzen du eta euskararen erabilera sustatzeko eta kultura herritarrengana gehiago gerturatzeko tresna organikoa da.
Aurten ere maila handiko taldeak egongo dira Lezon urriaren 18, 25 eta 26an. Pasaiako ANAKRUSA, Alegiko INTXURRE, Berrobiko TXALO-TALO eta Oiartzungo TXINALKA antzerki taldeen lanak ikusteko aukera izango dute bertaratutakoek.
Lehenengo zitak larunbat honetan izango dira:
- 13:00etan, Gurutze Santuaren Plazan, Anakrusa taldeak Kalma antzezlana aurkeztuko du.
- 19:30ean, Gezala Auditoriumean, Intxurre taldearen Argi Dago obra ikusi ahal izango da.
Datorren astean beste bi antzezlan ikusi ahal izango dira Gezala Auditoriumean:
- Larunbatean, urriaren 25ean, 19:30ean, Txalo-Talo konpainiaren Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlana izango da,
- Igandean, urriaren 26ean, 19:30ean, Txinalka taldeak Gaizki Ulertuakbasatiak lana aurkeztuko du.
Sarrerak emanaldien aurretik eskuratu ahal izango dira leihatilan. Sarrera bakoitzak 5€-ko prezioa izango du, baina ziklo osoko bonua ere erosteko aukera izango da 10€-tan. Gurutze Santuaren Plazako ikuskizuna doakoa izango da.