"LEZOKO EGUTEGIA" ARGAZKI LEHIAKETA 2025

Al, 2024-10-28 09:35

Lezoko udalak Lezoko Egutegia 2025eko Argazki Lehiaketa abian jarri du, eta herriko eta inguruetako edertasuna irudietan jaso nahi duten guztiei gonbidapena luzatzen die. Aurtengo edizioan, lehiaketan parte-hartu nahi dutenek Herriko toki eta momentu kuttunak erretratatu beharko dituzte.

Nola parte hartu:

1. Argazkien aurkezpena:

2. Argazkien baldintzak:

  •    Irudiak, etzanak eta horizontalak, formatu digitalean (jpg, png) edota paperean aurkeztuko dira.
  •    Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez ditzake.

3. Epeak:

  •   Argazkiak aurkezteko epea 2024eko azaroaren 22an amaituko da.
  •   Epemuga igaro ondoren, epaimahai batek argazkiak ebaluatuko ditu, originaltasuna, kalitatea eta ikuspegi artistikoa kontuan hartuta.

4. Sariak eta erakusketa:

  • Lehiaketa irabazten duenaren argazkia 2025eko egutegiaren azalean agertuko da eta 200€ko saria poltsikoratuko du. Beste 12 finalisten argazkiak egutegiaren hilabeteetako batean agertuko dira
  • Lehiaketa amaitu ondoren, eta sarituei jakinarazi ondren, udaleko webgunean eta sare sozialetan emango dira irabazleen izenak eta argazki saridunak.

Lezoko biztanle guztiei argazki bidez herria eta inguruko natura, kultura eta bizitza soziala erakusteko aukera paregabea eskaintzen zaie. Argazkiak aurkezteko eta informazio gehiago eskuratzeko, jo lehiaketaren webgunera


Anima zaitez parte hartzera eta zabaldu zure ikuspegia!

Arloa edo saila
Eranskinak