Mendekosteen eta Euskal Jaien zai daude lezoarrak

Or, 2023-05-19 13:04

Egun berezi hauen egitaraua aurkeztu du Lezoko Udalak.

Maiatzaren 26an emango zaie hasiera 2023ko Mendekoste jaiei Zabarreren eta Maria Labaienen ongi etorriarekin eta dozenaka ekitaldiekin gozatu ahal izango dute lezoarrek.

Udaletik jaiak arduraz eta errespetuz bizitzeko eta gozatzeko eskatu dute, parekidetasunaren alde eginez.

Mendekoste eta Euskal Jaien egitarau aurkeztu du gaur goizean Lezoko Udalak. Jai alai eta atseginak izan daitezen hainbat ekimen ezberdin antolatu dira. 

Urteroko ekimenak eta zenbait berrikuntza jasotzen ditu aurtengo egitarauak. Zabarre eta Maria Labaienen ongi etorriarekin emango zaie hasiera jaiei, ostiralean, maiatzaren 26an; hasieran kaian eta, ondoren, udaletxeko atarian. Gauean herri afari autogestionatua eta erromeria antolatu dira.

Larunbatean, eskualdeko dultzaineroen dianarekin hasiko da eguna. Goizean ere, haurrentzat pintura tailerra antolatu da, buruhaundi eta erraldoien kalejira egongo da herrian zehar… 13:00etan Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako bandaren kontzertua antolatu da, Lezoko Dantzazaleen emanaldiarekin batera.

Arratsaldean haurren pilota txapelketako finalak, dantza, muxikoak… egongo dira herrian zehar. Gauean, zezen zuskoa ondoren,  musika izango da protagonista, “Dupla” eta “Neomak” taldeen kontzertuarekin.

Igandean, Gazte sortzaileen azoka, herri kirolen erakustaldia, “altxorraren bila” ekimena eta “Oinkari dantza taldearen” emanaldia izango dira. Gaueko 21:45ean zezen suzkoarekin emango zaie amaiera aurtengo Mendekoste jaiei.

Aurtengo jaietan ere berdintasuna bermatuz

Errespetua eta berdintasuna bizikidetzaren oinarri izanik, jaietan ere, arduraz eta errespetuz jokatzeko eskatzen du Lezoko Udalak.

Ez da onartuko jarrera sexistarik eta jaien egitarauarekin batera, eraso sexisten aurrean laguntza eskatzeko telefono zenbakia eta jarraitu beharreko gomendioen inguruko informazioa  jasoko dute lezoarrek etxean egitarauarekin batera.

Euskal Jaiak ere laster datoz

Euskal Jaiak ekainaren 10ean izango dira aurtean. Egun horretarako Diana, erromeria, herri kirolak, dantza eta herri kirol desafioak antolatu dira. Arratsaldeko 18:00etan Sagardo Eguna ere ospatuko da.

Egitarauak etxean eta Udaleko webgunean

Mendekosteen eta Euskal Jaien egitarauak etxez etxe banatzen hasi dira. Lezoko Udaleko webgunean, sare sozialetan eta APP-an ere informazio guztia dago eskuragarri.

Arloa edo saila