LEZOKO II. IRAKURKETA DRAMATIZATUEN FINALISTEN LANAK ESKURAGARRI

Or, 2024-10-18 11:39

Joan den urriaren 5ean jokatu zen II. Irakurketa Dramatizatuen Partida. Guztira 6 izan ziren finalistak eta bakarra irabazlea, Jokin Oregi, "Arima eta Bihotza" lanarekin.

Partida egunean Lezon egon zirenek 6 antzerki obra dramatizatuz gozatu ahal izan zuten. Baita aktore eta aktoresen lanaz ere. Egileen lana ez dadin horretan gelditu, Lezoko udaleko Kultura Sailak eta egileen onespenarekin, lan guztiak partekatzea erabaki du. Horrela, hemendik aurrera, testu hauek erabiliz, antzerki eskolek entsegu eta taularatzeko obra berri eta euskadunak eskuragarri izango dituzte.

Nahi duenak, hemen ditu lan guztiak, baita zeintzuk izan ziren interpretazio lanak egin zituzten akotore eta aktoresak ere:  

  • Sekretu Profesionala: Xumai Gorostiaga eta Joseba Apaolaza ·
  • Lotsaren Itxarongela: Edurne Agirrezabala eta Josune Velez De Mendizabal
  • Arima Eta Bihotza: Ainhoa Artetxe eta Edurne Agirrezabala
  • Amen Batean: Xumai Gorostiaga eta Ainhoa Artetxe
  • Badakizu 60 Arte Zenbatzen: Naiara Bergez eta Joseba Apaolaza
  • CASH: Naiara Bergez eta Josune Velez De Mendizabal

Finalista guztiak elkarrekin

Arloa edo saila