Darieta-zar "Daita"

Monumentu mota

Behe erdiaroko eraikuntza. Nekazal etxauntza zaharra, gaur bi familiako baserria da. Tamaina ertaina du, laukizuzen antzeko oina  eta hutsaltzen duten mozketa eta eranskin ugari dauzkana.

Bi solairu eta ganbara dauzka. Estalkia bi isurialdekoa da eta euskarria fatxada nagusiarekiko elkarzuta da, hegoekialderantz, eta hegal motzekoa da.

Harlanduzko eraiketa da, ezkulatu eta kareztatua; kantoietan eta hutsarteak inguratuz, harearri harlanduak dauzkana.

Fatxada nagusiak, alderik motzenean, nahiko eraketa erregularra du: sarrera puntu erdiko arkua da, adobelatua eta moldurekin, eta aldeetan zurezko bi aspilera dauzka. Hutsarteek antepetxo nabarmenak eta landutako markoak dituzte.

Gainerako fatxadek hutsarteen banaketa irregularra dute. Atzealdeko altxaketan konopia leiho bat nabarmentzen da.