Salaketa kanala
Lezoko udalak gardentasuna, gobernu ona eta udal kudeaketan jardunbide egokiak izatea zaintzen ditu.
Bere estrategiaren barruan, kanal hau jartzen du pertsona guztien eskura, Udalak edo haren erakunderen batek arau-hauste, jokaera bidegabe, iruzur, ustelkeria edo jardunbide desegokirik eginez gero, jakinarazi edo salatu ditzaten.
Horretarako izendatutako batzordeak aurkeztutako salaketak aztertuko ditu eta neurri egokiak hartuko. Beti izango du linea bat irekita salatzailearekin anonimoki komunikatzeko.
Sakatu hemen salaketa kanalera sartzeko.
Gogoratu...
Salaketak konfidentzialak direla eta anonimotasuna erabat bermatuta dagoela.
Eta ez ahaztu zerbitzu hau ez dela kexa eta iradokizunen postontzi bat. Zerbitzu hori Herritarren arreta zerbitzuan eskaintzen da.