Antzerkia

Antzerkia

"Banaiz"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Herriko plazan (eguraldi txarra eginez gero, Karlos Saldise plazan)

Antzezlanak askatasunaren bila dabilen emakume baten istorioa du hizpide, askatasunerako bidaia egiten duen emakumea, alegia. Maleta eskuan hartuta, badoa etxetik, bere biziaren loturetatik ihesi, zamak eta tristurak atzera utzita, kate guztiak apurtu nahian. Eta bide berriak urratze horretan, bere barruan arakatuko du, askatasunaren bila.

Garazi Pascual Esnaola zirku artista, interpretea, kable gaineko orekan espezializatua, funanbilista. Italian eta Frantzian zirku ikasketak egiten ibili eta gero, Euskal Herrira itzuli da Garazi Pascual funanbulista. Garazi&Cia konpainiaren sortzailea, gaur egun hainbat proiektutan dihardu Garazik.

Antzerkia

"Zazpi senideko"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat.

Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean?

Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik? Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.

  • Zuzendaria : Ander Lipus
  • Aktoreak : Ximun Fuchs, Manex Fuchs
  • Testigantzak : Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga, Eñaut Castagnet
  • Idazkera aholkularia : Igor Elortza
  • Argiak : Josep Duhau
  • Bideoa, Argazkiak  : Eñaut Castagnet
  • Argazki kreditua : Txomin Fuchs
  • Iraupena : 1:10
  • Adina: 12 urtetik goiti