Bestelakoak

Irantzu Varela: "Manólogo"
Bestelakoak
mdimalta Ar, 2024-11-05 11:45
Gezala Auditoriuma

Irantzu Varela kazetari, idazle eta ekintzaile feministak honela aurkezten du bere azken lana, Manologo bakarrizketa: “Solilokio komiko bat da, eta bertan zeinen nazkatuta gauden bakeaz eta amore emateaz hitz egiten dut, munduak biolentzia, misoginia eta maskulinitatearen goratzea besterik eskaintzen digun bitartean".

Gazteleraz
8 €
Poesia Kaia
Bestelakoak
mdimalta Ar, 2024-09-17 13:10
Gezala Auditoriuma

AZAROAK 14 Solasaldi poetikoa. Partaideak

TERE IRASTORTZA GARMENDIA

Tere Irastortza Zaldibia, Gipuzkoa 1961, euskal idazlea da. Bere poema liburu batzuk Kritika Saria jaso zuten. Poemak, hainbat antologiatan bildurik, italierara, gaztelerara, frantsesera, ingelerara, katalanerara eta gailegora itzuliak izan dira.

Tere Irastortza - Wikipedia, entziklopedia askea.

JOSEBA SARRIONANDIA URIBELARREA

Joseba Sarrionandia Uribelarrea Iurreta, Bizkaia1958, euskal idazlea da. Olerki eta narrazio laburren hainbat liburu idatzi ditu, baita eleberri batzuk ere. Itzulpengintza, saiakera landu du ere.

Sarrionandia Uribelarrea, Joseba - Auñamendi Eusko Entziklopedia (eusko-ikaskuntza.eus)

Joseba Sarrionandia - Wikipedia, entziklopedia askea.

AZAROAK 16 Poesia errezitaldia.

BEÑAT ARRUTI IRIGOIEN

Beñat Arruti Irigoien Zarautz, 1999.

Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) burutu zituen Psikologia ikasketak, Bartzelonara Ikerketa eta Esku-hartze Psikosozialeko Masterra egitera joan aurretik.

2024ko Donostia Kultura VII. Poesia Lehiaketa irabazi du Arkeologia haragitan, poemarioarekin

Beñat Arrutik irabazi du Donostia Kultura VII. poesia lehiaketa (argia.eus)

GARAZI UGALDE PIKABEA

Garazi Ugalde Pikabea, Lezo, 1988

Euskal Herriko Unibertsitatean Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna da 2011z geroztik. Gainera Hizkuntzalaritzan eta Euskal Filologian masterduna da. Hainbat lan argitaratu ditu, hala itzulpenak nola berak idatzitako lanak.

Garazi Ugalde - Wikipedia, entziklopedia askea.

JUAN CARLOS MESTRE

Juan Carlos Mestre Villafranca do Bierzo León 1957, poeta, grabatzaile eta saiakeragile. 2018an Gaztela eta Leon Letren Saria eman zioten bere bizi osoko lanaren omenez. Beste sari garrantzitsu batzuk ere baditu, hala nola 2009ko Poesia Sari Nazionala (2009), La casa roja liburuagatik.

Juan Carlos Mestre - Wikipedia, entziklopedia askea..

Errezitaldiaren amaieran, musika kontzertu laburra: ITSASNE FERNANDEZ, klarinetea; JON MAKUSO, biolina eta  TOMÁS RUTI, fagota.

 

Euskaraz
Doakoa
Ukelele ikastaroa
Bestelakoak
mdimalta Ar, 2024-02-27 09:25
Musika Eskola

Irakaslea: Marcos Feijoo

UKELELE TAILERRA

Tailer honetan ikasleek instrumentu honetan hasteko oinarriak ikasiko dituzte. Aplikazio informatikoei esker prozesua arintzen dut eta minutu gutxi barru abestiak jotzen ariko gara. Musika-ikasgelan sartzeko eta harmonia, erritmoa, melodia eta ahotsa lantzeko tresna gisa erabiltzeko aukera, eta, gainera, onarpen handia du internet garaiko gazteen artean.

OHARRA:

Ikastaroa doan da. Maiatzaren 11n izango da.

Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara Musika Eskolan.

Plazak mugatuak dira (22 plaza). Inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira. Musika-tresnarik ez duenari, Musika Eskolak utziko dio.

Doakoa
Kantujira
Bestelakoak
mdimalta Or, 2024-02-23 09:49
Aiton Bordatik abiatuta

Nahi duen guztia, ekintza honetan parte hartzera, GONBIDATUA DAGO.

ANIMA ZAITEZTE, gure asmo bakarra, gure kantekin giro atseginean eta lagun giroan, abesten gozatzea da.

Doakoa
Kantujira
Bestelakoak
mdimalta Or, 2024-02-23 09:40
Aiton Bordatik abiatuta

Nahi duen guztia, ekintza honetan parte hartzera, GONBIDATUA DAGO.

ANIMA ZAITEZTE, gure asmo bakarra, gure kantekin giro atseginean eta lagun giroan, abesten gozatzea da.

Doakoa
Poesia Kaia - Galiziako Aurelio Aguirre Galarraga poeta handiaren omenezko eta oroimenezko ekitaldiak
Bestelakoak
mdimalta Az, 2023-10-04 14:58
Gezala Auditoriuma eta Kultur Aretoa

Aurelio Aguirre Galarraga (Santiago, 1833-04-23 - A Coruña, 1858-07-30), María Josefa Galarraga Echeveste lezotarraren semea, omentzeko eta oroitzeko ekitaldiak (Lezo, 1805-05-30 -Santiago de Compostela, 1882-11-27).

Azaroak 21, asteartea (Kultur Aretoa)

Adolfo Muíños Pedagogian lizentziatua eta Rianxo-ko, A Coruña, alkate ohiaren eskutik "Aurelio Aguirre Galarraga” ama lezoarra izan zuen galiziar poeta handiaren inguruko hitzaldia.

Azaroak 22, asteazkena (Gezala Auditorium) EUSKADI GALIZIAR ERREZITALDI MUSIKATUA

         Aurelio Aguirre, Rosalia de Castro, Anttón Kazabon eta Lander Zurutuzaren poemak.

  • Musika: Suo-Gân TaldeaEdurne Saizar (pianoa), Haizea Lekuona (txirula) eta Oihane Mitxelena, (akordeoia).

Azaroak 23, osteguna (Kultur Aretoa)

Aurora Luque (2022ko Poesia Sari Nazionala ) eta Maite Lopez de las Heras, Safo poetaren euskaratzailea.

Azaroak 25, larunbata (Gezala Auditorium)

Luis Garde (Euskadi Saria 2016),  Lizar Begoña  (2020an Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketa irabazlea, Fermín Herrero (poeta eta irakaslea),  Mikel Arruabarrena  (gipuzkoar poeta eta fisikaria) eta Jon Makuso bibolinan.

Besterik
Doakoa
Beatbox tailerra
Bestelakoak
kultura-admini… Al, 2023-03-06 14:27
Tomas Garbizu Musika Eskola

Partaidea:   Orodreth <Boris Bringas>

Musika eta sormena dira tailer honen oinarriak, zeinetan partaideetako bakoitza jabetuko den musika egiteko nahikoa dela giza gorputzarekin.

Aisialdi eta parte hartzailea den metodologia batekin, beatbox-a erabiliko dugu hurrengo helburuak lortzeko ari eroale bezala:

1. Musikaren bidezko sormenaren estimulazioa

2. Erritmika eta psikomotrizitatearen indartzea .

3. Hiri kultura berrien eta espresio artistikoko forma berrien ezagutza

Tallerreko partaideak Hip-Hopera sarrarazten errespetu eta integraziotik. Haien emozioak, pentsamendua eta barnean daukatena kanporta ateratzeko tresna bat baino ez dela ulertaraziz.

Doakoa
Diana
Bestelakoak
kultura-admini… Al, 2023-03-06 13:28
Kalez kale

Partaideak: "Tomas Garbizu" Musika Eskolako Txistulariak

1967an sortu zen Jose Antonio Zapirain eta Jose Luis Gurrutxagaren ardurapean. Ikastolako inaugurazioa zela eta, antzerki talde bat sortu zen. Haur talde hura mantentzearren, txistua ikasten hasi ziren.

Txistulari talde horretatik hirurogei lagun pasa ziren. Talde hau izan zen baita Takili-Takulu txarangaren oinarria eta egungo Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolakoa. Hasiera batean, herriko jaietako dianetan, buruhandietan, dantza taldearekin, … jotzen zuten. Geroago inguruko herrietako jaietan ere parte hartuz ibili ziren. Handik gutxira, alardeak eta … antolatzen hasi ziren, bai Lezon eta baita kanpoan ere. Gaur egun herriko ekitaldi askotan parte hartzen dute. Taldearen arduraduna 2022 urte arte Estanis Karrera izan da.

Gaur egun, Joseba Etxegoien irakaslea da txistularien arduraduna.

Doakoa
Kantujira
Bestelakoak
kultura-admini… Al, 2023-03-06 13:16
Aiton Bordatik abiatuta

Partaidetza irekia. Nahi duen guztia, ekintza honetan parte hartzera, GONBIDATUA DAGO.

ANIMA ZAITEZTE, gure asmo bakarra, gure kantekin giro atseginean eta lagun giroan, abesten gozatzea da.

Euskaraz
Doakoa
Elkarrizketak - Emakumeak musika industrian
Bestelakoak
kultura-admini… Al, 2022-12-12 18:18
Gezala Auditoriuma

Kultur Femme Ekintza.

Elkarrizketatuak: La Basu, Estrella Electrónica, Noa Eguiguren, Vittersweet, Ainhoa Larrañaga, Isa Villanueva eta Lidia Insausti.

Aurkezlea: Myriam Miranda

Hurbildu zaitez artista, promotore eta erakundeen eskutik musika industriaren zokoak ezagutzera.

 

Doakoa