"ZuTuberrak"

  • Tipo de evento
    Actividad infantil
  • -
  • Lugar
    Gezala Auditoriuma

"ZuTuberrak"

Bits eta Gor gazte alai eta aktiboak dira. Gaur, txip aldaketan jolasten ariko dira: robotak balira bezala, burmuinean txip berria sartzen, bakoitzak bere gogoko dohaia aukeratzeko. Gorrek indarra hautatuko du. Bitsek, aldiz, hitzak aukeratuko ditu, eta, hitzei esker, trebetasun handia izango du rap kantari gisa. Ondorioz, sekulako arrakasta izango du sarean, YouTuben. Gorrek, inbidiak jota, hitzak gordetzen dituen txipa ezabatuko dio Bitsi. Orain ezingo du rapeatu, hitzik gabe galduta dago. Zer gertatuko litzateke hizkuntza ezabatuko baligute?

Haur eta gazteei zuzendutako antzezlana da ZuTuberrak. Gogoko dituzten osagaiez baliatuta (Internet, YouTube, rapa, irudiak...), euskararen gaineko hausnarketa egingo da. Zergatik ez dugu euskaraz egiten? Gure hizkuntzak ematen ez digun zer ematen digute erdarek, bada? Zer gertatuko litzateke hizkuntzarik izango ez bagenu?

Eszenatokian trebetasun handiko bi aktore jokatzen ariko dira. Erritmo bizia, zuzeneko irudiak, bideoak eta rap musikaz zipriztindutako antzezlana da. YouTubeko gaur egungo egoera batetik, zientzia fikziozko jolasetara jauzi egingo dute, euskararen gaineko ohiko gertaeren esketxak tartekatuz.

ZuTuberrak antzezlanarekin haur, gazte, irakasle, guraso eta edozein euskaltzalek izango du hausnartzeko aukera; euskararen erabileraz, gaur egungo komunikatzeko tresnez eta hizkuntzaren balioaz gogoeta egingo da. Hori guztia komedia bizia ardatz dela.

Txipa aldatzea aukera da, jarrera da.

Fitxa artistikoa

  • Testua eta zuzendaritza: Galder Perez
  • Aktoreak: Olatz Pagalday, Jon Zubiaga
  • Aktorea bideoan: Urko Olazabal
  • Soinuaren diseinua eta grabaketa: Asier Ercilla (Balea Musika Ideiak)
  • "ZuTuberra" abestiaren oinarria: Maisha
  • Argazkiak: Ilara
  • Jantziak: Estudio 14
  • Bideoklipa: bideozbideo.com
  • Hizkuntza aholkularia: Jon Sanchez Barrado
  • Diseinu aholkularia: BLK Komunikazioa
  • Diseinua eta ilustrazioak: M. Biosca (Vdh Comunicación)
  • Ekoizpena: Eidabe Ekimen Kulturalak
  • Iraupena: 55 minutu
  • Adina: 7-14 urte 

Día y hora
Lugar
Gezala Auditoriuma
Ámbito o departamento
Tipo de evento
Actividad infantil
Idioma
En euskara

Nire agendan erantsi + Google Calendar

App.a deskargatuDescarga la app.