Zorionak Dolores Lopetegi!

Or, 2016-11-04 13:33

Dolores Lopetegi Aiestaran lezoarrak 100 urte bete zituen urriaren 29an.Gaur Jesus Maria Martiarena alkatearen, Noemi Arberas zinegotziaren eta Aiton Bordako ordezkarien bisita izan du bere etxean, bera zoriontzearren.

Dolores Lopetgi Aiestaranek, alabekin batera, etxean jaso ditu gaur Jesus Maria Martiarena alkatea, Noemi Arberas Gizarte Ongizateko zinegotzia eta Aiton Bordako ordezkariak. Izan ere, Dolores Lopetegik urriaren 29an 100 urte bete zituen eta mendeurrena ospatzeko bere etxera bertaratu dira aipatu ordezkariak bera zoriontzera eta Udalaren eta Aiton Bordaren izenean lore sortak ematera. 

Arloa edo saila