I.Jardunaldi Teknologikoa. Habian! Teknologia kreatiboan

Az, 2016-11-02 13:20

DESBERDIN PEOPLE lelopean, jardunaldi honetan HABIAN! Teknologia Kreaktiboa ezagutzera emango da eta teknologia arloan gure ekintzaileek duten talentua

Habian! Teknologia Kreaktiboak, Oarsoaldearen startups teknologikoen inkubagailu kolaboratiboak, bere lehenengo jardunaldi teknologikoa egingo du Errenterian. 

Inbubagailuan, proiektuak abian jartzeko beharrezkoa den esperientzia, tresnak, eta beharrezkoa den ezagutza estrategikoa eskaintzen dira, lankidetzan oinarritutako lana sustatuz. Lankidetza ekosistema batean, ekintzailetza teknologikoan esperientzia duten profesionalak eta kualifikatuak diren pertsona talde baten gidaritzapean, ideiak edo proiektuak errealitate bihurtzea da xedea eta ekintzaileen proiektu pertsonalak sustatu, inplikatu eta identifikatzea.

Helburu nagusia, talentu teknologikoa eta sortzaileak diren pertsonei laguntza eskaintzea da, “desberdina” den ideia bat dutenak eta enpresa ekimen batean bilakatu daitekena, berritzailea, gizarte baloreak dituena, erakutsi, elkarbanatu eta lankidetzan aritzera prest daudenak. Honenbestez, “Desberdin people” lelopean ezagutzera emango dira lehenengo jardunaldi honetan.

Jardunaldia datorren azaroaren 11an egingo da goizeko 10:00etan –Torrekua eraikinean, 3.solairua-jautarkol plaza, zg Errenteria- eta bertan, “Desberdin people” diren zenbait pertsona ezagutzeko aukera izango dugu. (egitaraua ezagutu) 

Jardunaldia irekia da eta sektore honetan murgildurik dauden pertsona eta enpresetara bideratua dago, ekintzaileei eta teknologia berrien arloan beraien proiektuak garatu nahi dituztenei edo gaiaren inguruan informazioa jaso nahi dutenei. Jardunaldira hurbildu nahi dutenek izena eman beharko dute. Informazio gehiago: www.oarsoaldea.eus. 

 

Arloa edo saila