Antzerki testu laburren 1go lehiaketa jaialdia

kartela

Lehiaketa hau publiko orokorrari eta zehazki gazteei zuzendua dago, hauen artean arte eszenikoak sustatzeko asmoarekin. Ekintza honekin gazteriaren artean arte eszenikoen ekitaldietara joateko ohitura bultzatu nahi da, eta, aldi berean, haien sortzaile gaitasuna erdigunean jarri.

Horrez gain, Euskal Kultura, euskara eta zehazki euskal antzerkia ikusarazi eta bultzatu nahi dira haiekin eta haien artean; sortzaileak, ikusle aktiboak, sektoreko profesionalak edota festa zale amorratuak erdigunean jarrita.

Urriaren 7an ospatuko da kale jaialdi hau.

6 aktoreen (3 profesional eta 3 herri mailako antzerki taldekide edo interpretazio eskoletako ikasle) eta 3 zuzendari profesionalen partaidetzarekin, irakurketa dramatizatuak prestatu eta festa giroan publikoaren aurrean eskainiko da.

Testu irabazlea, publikoak berak erabakiko du zuzeneko botoarekin.

Laster informazio gehiago argitaratuko dugu.