Bideak

  • Ekitaldi mota
    Ikus-entzunezko emanaldia
  • -
  • Lekua
    Gezala Auditoriuma

Bideak

Kontsultatu hemen Covid-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.

Aritz Ganboa de Miguel dut izena. Nafarroako bi herrietan,  Arruazu Sakanan (Aitaren partetik) eta Izaba Erronkarin (Amaren partetik)  jatorria duen Arruazuko artzain bat naiz. Natura eta landa eremua izan dira beti nire pasio nagusiak eta pasio hauek nire ogibide eta bizimodu bihurtu dira artzaintzaren bidez. Lan hau ederki uztartzen da nire afizioetariko batekin: Mendi laisterketak. Artzaintzak mendiari zein naturari lotzen nau, horrela egiten dute bat nire bi pasioek, kirola eta natura!

Istorio bat kontatzera natorkizue. Nirea ez den baino bere parte naizen, garen istorioa. Idatzirik, idazten eta idazteko dagoen istorioa!

Istorio honek erronka batera eraman nau. Bakarrik egiterik izango ez dudan erronka batera. Inguratzen gaituen giza ondarea zein kultur, ingurune, paisai, ekonomia, historia, gastronomia… ondarearen balioa ezinbestekoak izango dira. Neurri berean,  erronkak, hauexek balioan jartzeko asmoa izango du, finean, izan zirelako garela eta garelako izango direla aditzera emateko!

https://www.bideakdokumentala.eus/eu/bideak-dokumentala 

Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.

Sarrera eskuratu

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Ikus-entzunezko emanaldia
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa

43.320166414975, -1.8982363

Nire agendan erantsi + Google Calendar

App.a deskargatuDescarga la app.