Drakula, Kanariar Uharteetako Abubukaka konpainia ospetsuak sortutako genero-berdintasunaren inguruko komedia transgresorea da. Abubukaka-ren Drakula guztiok ezagutzen dugun Drakula da. Eta irudimenak horrenbeste mito, kondaira, liburu, film eta komikietan eraikitako itzalez beteriko irudiak ditu. Baina Abububak ez du soil soilik irudimenak eraikitako munstroa argiztatu nahi, baizik eta eraikin horren lurzoruan bat dantzatzeko asmoa du. Pauso bakoitzak bere bobedaren barruan oihartzuna izan dezan.
Abubukakaren ildo erromantikoak ez du goia jotzeko adina ematen, gutxienez edertasun atalari dagokionez. Egia da, baina beste aldean, moralaren zainetan, aldiz bai. Higuingarri, gorrotagarria eta kezkagarria den aldetik, zerbait baino gehiago urratuko du. Ongiaren eragile diren horientzat da muntai hau.
Baina ez izan beldur, dena barreak eta txantxen artean egongo da egina. Burua entretenitzeko txiste ugari daude.
Drakularen egokitzapen hau ez da “muerto” bat izango. Gehienez ere, oso bizirik dagoen hildakoa izango da.
ZERGATIK DRAKULA
Urtero ehun emakume baino gehiago hiltzen diren herrialde batean, non emakumeak ere milioika tratu txarrak jasaten duten eta patua bera duten haurrak ugari diren. Non soldatak, baldintza kulturalak, laboralak ezberdintasunean eraikitzen diren... gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasun politikoak urtero areagotzen diren, egoera aldatu ahal izateko gure bi zentimo gehitzeko modu hobeagoa ez zaigu bururatu.
Abubukakaren Drakula aitzakia da gizartean instalatutako jokaera ugari irudikatzeko eta, gutxienez, hausnarketa egiteko.
Emakumeen aurkako Indarkeriaren aurrean lana ezinbestekoa da; uneko lan legea aldatzeko eta langileei ebatsi zaizkien eskubideak eskuratzeko ere lana ezinbestekoa da. Ekintza horiek eta gehiago ezinbestekoak dira, baina eta horiek ez daude Drakularen esku. Bai aldiz, gure ahalmenean ahalik eta jende gehien erakartzea hauen guztien alde.. Hau da bada, Drakularen azken helburua, bere "Zergatia" alegia.