Maleta bat, sagarrondo txiki bat eta ahalik eta lasterren itzultzeko gogoarekin, etxea utziko du Bettinak, gerrak eragindako bonben zaratatik eta beldurretik atseden hartzeko. “Etxe berrira” iristean, konturatu da ezer ez dela pentsatu zuen bezalakoa. Normak, egoera berean dagoen beste neska batek lagunduko dio historia gordin honetan, eta sortzen zaizkien eragozpenei elkarrekin aurre egitea ahalbidetuko dien adiskidetasuna sortuko dute.
Obra honetan haur iheslariek bizi duten behin-behinekotasuna aipatzen da: euren sorlekua utzi behar dute norakoa zein duten eta unerik txarrenean pertsonen harremanek zer garrantzi duten jakin gabe.
- Egilea: Maialen Díaz
- Dramagintza eta zuzendaritza: Rosa Díaz
- Jatorrizko musika: Asier Fernández Álvaro
- Antzezleak: Laura Villanueva, Eva Azpilikueta
- Aholkatutako adian: + 6
- Iraupena: 55 min.