Topaketa honetan dokumentala proiektatuko dugu eta indarkeria matxisten eta egungo kontsumo-ereduaren arteko harremanaren inguruan hausnartuko dugu. Nork bere bizipenak eta bizipen kolektiboak partekatu ahal izango ditu, eta egoera aldatzeko aukerak pentsatzeko tartea ere izango dugu.
Sinopsia: 80 urte dituela, Fábrica de Mujeres delakoak hedatzen dituen estereotipo errepikakorren aurrean borrokatzeko bideak bilatzen jarraitzen du Maitek. Horretarako, interesetan, kezketan zein borrokan bide-lagun dituen kolaboratzaileen sare handia dauka.
- Zuzendariak: Paula Iglesias, Marta Gómez
- Aktorea: Itziar Aizpuru
- Generoa: Dokumentala
- Iraupena: 55 minutu
Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.