Hiru (3)

  • Ekitaldi mota
    Dantza
  • -
  • Lekua
    Gezala Auditoriuma

Hiru (3)

Kontsultatu hemen Covid-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Indarrean dagoen azken Dekretuaren arabera, ezinbestekoa da Covid ziurtagiria erakustea EAEko ostalaritza, ospitale, kiroldegi eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko.

HIRU(3), Myriam Perez Cazabonek NERI(H)ARI izenpean burutzen duen lehen proiektua da, zeinek indar, berezitasun eta heldutasun profesional handiko dantzari eta artista lokal talde batekin, elkarlanerako gune bat sortzeko helburua duen. Baita sormenerako aukera berriak eta eszenaratze-formatu ezberdinak planteatzeko, ikertzeko eta eraikitzeko helburua ere. Biak, bai kanpo-sareak, bai barne-sareak errotzera eta zabaltzera bideratuak.

Bere lana dantza garaikide biluzia bezala definitzen du, hau da, fina, gardena eta zehatza. Eta disziplinartekoa, bere transmisiorako eta komunikaziorako balioa indartuz.

2004tik dabil dantza arloan, sortzaile, dantzari eta irakasle moduan, musika (Mursego, ElleBelga), antzerkia (Hika Teatroa), zinea (Akelarre), argazkilaritza (Nagore Legarreta, AitziberOrkolaga), disziplina anitzetako instalakuntza (Larraitz Torres, Rqer-Eva Villar), eskultura (ChillidaLeku Museoa), eta, nola ez, dantza (Ai Do Project, Kukai, Red Atalak 2.0, Node, Doos Colectivo) bezalako arte desberdinekin elkarlanean aritzeko grina azpimarratuz.

NERI(H)ARI da, dantza, pertsonen emozio-zirrikituen isla bezala; isiltasuna, komunikazio bide bezala; eta geldotasuna, mugimendu forma bezala, ulertzen dituen gunea, batez ere, presentzia eta begirada azpimarratuz.

Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.

Sarrera eskuratu

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Dantza
Prezioa
8 €

43.320166414975, -1.8982363

Nire agendan erantsi + Google Calendar

App.a deskargatuDescarga la app.