La Pulga & Miren Amuriza – “Gorria”

  • Ekitaldi mota
    Dantza
  • -
  • Lekua
    Gezala Auditoriuma

La Pulga & Miren Amuriza – “Gorria”

Kontsultatu hemen Covid-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak.

Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.

Sarrera eskuratu

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Dantza
Prezioa
8 €

43.320166414975, -1.8982363

Nire agendan erantsi + Google Calendar

App.a deskargatuDescarga la app.