"Olentzero eta Amilaren sekretua"

  • Ekitaldi mota
    Haur jarduera
  • -
  • Lekua
    Gezala Auditoriuma

"Olentzero eta Amilaren sekretua"

Amila bederatzi urteko neskatoa da eta jaio zenetik osasun arazoak izan ditu, baina azkenaldiko zorabioek eta buruko minek ospitaleratu egin dute, oraingo honetan luzerako. Ospitalean bere lagunik onenak ditu: Fede, Mai eta Tximas. Bitartean, mundu mitologikoan gorabeherak egongo dira, eta Tasuri gaiztoa Amila bahitzera joango da. Berak ez dakien arren, Amila da mitologiaren azkeneko lamia, Intza lamiaren eta gizaki baten alaba, eta bere urrezko orraziak boterea emango lioke Tasuri gaiztoari. Tasuriren mandataria, ordea, nahastu egingo da eta Mai eramango du Amilaren ordez. Une horretatik aurrera, Olentzero, Amila, Fede eta Tximas mundu mitologikoan barneratuko dira Mairen bila, baita urrezko orraziaren bila ere.

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Haur jarduera
Hizkuntza
Euskaraz

Nire agendan erantsi + Google Calendar

App.a deskargatuDescarga la app.