Kontsultatu hemen Covid-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak
Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
Joxemielek Tartalo jentilaren kondaira fantastikoa kontatuko digu bere txoko magikotik. Tartalo mendian bizi den artzain erraldoia da, begibakarra. Gazta egilea da eta berak gordetzen du hain estimatua den gaztaren sekretua. Matilde, artzai ausarta, gaztaren sekretua zein den jakitera abiatuko da.
“Tartalo”' antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen duen ikuskizun multimedia da.
Fitxa teknikoa
Egilea: Logela Multimedia
Zuzendaria: Imanol Garaizabal
Aktoreen zuzendaria: Saioa Iribarren
Gidoia eta testua: Edorta Barruetabeña
Aktoreak: Gaizka Chamizo eta Eneritz Garcia
Musika: Ander Garaizabal
Jantziak eta atrezzoa: Ainara Barrainkua eta Ander Zaldua
Bideoak: Basque Films eta Imanol Garaizabal
Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.