Mintzagun euskarazko film-labur lehiaketak badu irabazlea
Lander Ibarretxe Pérez zuzendaria izan da saritua aurten "Regina" filmarengatik
Lander Ibarretxe Pérez zuzendaria izan da saritua aurten "Regina" filmarengatik
Eskualdeko 62 establezimenduk hartu dute parte lehiaketan eta epaimahaiak ezagutzera eman ditu Euskaparate Lehiaketaren 1. edizioko irabazleak.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolaturiko Euskararen Paparazziak argazki lehiaketaren hirugarren edizioko irabazleak jakinarazi ditu epaimahaiak.
Erronka gainditzeko aukera urtarrilaren 10a arte
'Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz' eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko planaren helburuei erantzunez, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak merkataritzan euskara sustatzeko 2020ko neguan abiatu duen kanpaina da.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 0 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta gazteentzako Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu du. Musika, informatika, filmak, liburuak, aldizkariak, jostailuak, jokoak eta web helbideak biltzen ditu katalogo honek, aisialdirako produktuen artean euskaraz daudenak nabarmendu nahian. Produktu bakoitza zein adinetako jendearentzat den, gutxi gora-beherako prezioa, egilea eta beste ezaugarri batzuk aurkituko dituzue bertan. Izan ere, gero eta gehiago gara gure aisialdia, ikasketak edo bizitza euskaraz egin nahi dugunak eta euskarazko eskaintzak bilatu eta baliatzen ditugunak.
Don Bosco LHIIk, Blas de Lezo BHIk, Oarsoaldeko udalek eta hainbat enpresak hamarkada bat daramate Lantokiko Prestakuntza eta Duala (LP-Duala) euskaraz sustatzeko elkarlan proiektuan. Hori dela eta, ‘Euskaraz, talentua gara!’ lemapean martxan dagoen egitasmoak elkarlan hori Gipuzkoako erakunde, ikastetxe eta lantokietara praktika on gisa zabalduko du.
Huntza taldeko Josune Arakistain izango da gonbidatu Lezon eta Pasaian azaroko azkeneko bi ostiraletan egingo diren Kuxkuxeroak egitasmoko saioetan
Egoera berrira egokituta, lanean jarraitzen dugu Oarsoaldeko Eskola Kirola antolatzen duten eragile guztiekin batera.
Oarsoaldeko Eskola Kirola Mahaiak, eskola kirolaren egoeraren aurrean ekimen berri eta osasuntsu honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu eskualdeko mendizale guztiak.
Erronkak gustuko badituzu, hemen duzu zure aukera.