Euskara lehiakortasun aldagai gisa lantzeko proiektu pilotu bana egingo dute EAEko bost garapen agentziak
Egitasmoa Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak jarri du martxan, GARAPEN elkartearekin elkarlanean
2023aren abiaburuan ekin zitzaion “Hizkuntzak kudeatzen” proiektuari, eta une honetan, bigarren faseari helduko zaio. EAEko bost garapen agentziarekin egingo den esperientzia pilotua enpresetan hizkuntzen kudeaketa lehiakortasun elementu gisa lantzearekin dago lotuta