Lehiaketa publiko bidez kontratuko dira Aiton Bordako zerbitzuak

Al, 2016-11-21 10:27
Proposamenak azaroaren 25erako aurkeztu beharko dira, egun hori barne, Lezoko Udaleko Erregistroan goizeko 8:00etatik 13:00etara
 
Lezoko Udalak Zahar Etxeko tabernaren ustiaketa, atezaintza eta Zahar Etxearen garbiketa zerbitzuak kontratatuko ditu, kontratuaren esleipena, baina, prozedura ireki bidez egingo da izapide urgentearekin.
 
Gauzak horrela, lehiaketa ireki honetara aurkeztu nahi dutenek azaroaren 25a arte, egun hori barne, izango dute eta dokumentu guztiak Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dituzte goizeko 8:00etatik 13:00etara bitartean.
 
Bete beharreko baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa ezagutzeko udal webgunera jo: http://lezo.eus/kontratatzailearen-profila
 
Arloa edo saila