Lezoko 10 familia San Telmoko ginkanan

Og, 2013-01-24 17:48

“Badu bada. Euskara Mundu Eleanitzean” erakusketako familientzat antolaturiko ginkanan parte hartuko dute Lezoko  familiek.

Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenaren baitan, Donostiako San Telmo Museoak antolaturiko irteerarako 30 lagun inguruk eman dute izena. Hau horrela, “Badu Bada Euskara Mundu Eleanitzean” erakusketaren baitan familientzat antolaturiko ginkanan parte hartuko dute. Ginkanak ordubeteko iraupena izango du eta 4 urtetik gorakoei zuzendua dago.

Urtarrilaren 26an, larunbat arratsaldean izango da museora bisita eta ginkana.

Proposamena aurkeztuta

Pasa den ostiralean, urtarrilaren 18an, aurkeztu zizkioten haurrek Udal Korporazioari hilabeteetan landu dituzten proposamenak. Zehazki, Markesaneko orubean zer egin pentsatu eta bost proposamen zehatz osatu dituzte Irrien lagunak Oarsoaldean ekimenean parte hartu duten Lezoko
30-40 umek:

- Bertako horman eskuz margotutako murala egitea
- Eskulanekin apaintzea eremua, maskota eta txorimaloekin
- Lurra lantzea; loreak eta zuhaitzak landatuz
- Tirolina bat eraikitzea
- Markesanean jolasteko aukera izatea; barraskiloaren jolasa

Ainhoa Zabalo Lezoko alkateak, Mikel Arruti eta Naroa Tubilla udal zinegotziak izan ziren aurkezpenean eta baiezkoa eman zieten haurrek luzatutako proposamenei.