Ihauteriak 2013

Or, 2013-02-01 13:11

Otsailaren 7an hasi eta  otsailak 12ra arte, Ostegunzuritik Asteartebeltzera hain zuzen, Inauteriak ospatuko dira Lezon.

Aurtengo Inauterietan Trapujalek 25 urte betetzen ditu eta behar bezela ospatzeko festa giroa izango da Lezon 6 egunetan zehar.

Ostegunzurin hasiko dira inauteriak Trapujaleri ongietorria emanez. Jaitsiera eta pregoiaren ondoren, Trapujaleren herri-dantza berriaren aurkezpena egingo da.

Ondoren, Lezoko “Trapujale” oroigarri bereziaren banaketa egingo da. Horrez gain, aurten, aspaldiko Ekaitz aisialdi taldea omenduko da urte hauetan guztietan emandako laguntzagatik.

Hurrengo egunetan zehar, dantzak, antzerkia, musika, kalejirak eta ekintza pila izango dira. Egitarau guztia ikusteko deskargatu hurrengo dokumentua:

2013ko Inauterietako egitaraua