Larunbatean, 2. eskuko azoka

Or, 2013-02-15 09:30

Martxoaren 2an, larunbata, 2. eskuko azoka izango da Karlos Saldise Plazan, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte. Saldise plazara gerturatzen denak, denetarik erosteko aukera izango du: liburuak, diskoak, antigoaleko gauzak, bitxiak, arropa, zapatak, jolasak…

Lezoarrek produktuak erosteko aukeraz gain, jada erabiltzen ez dituzten objetu erabiliak saltzeko aukera ere izango dute. Postua jartzeko baimena eskuratzeko nahikoa da udaletxeko 943-524650 zenbakira deitu eta datuak ematea. Postua jartzea guztiz doakoa da.

Gogoratu zuk behar ez dituzun objektuak beste norbaitentzako baliagarriak izan daitezkeela. Anima zaitez parte hartzera!