Xabier Mendiaraz kiropraktikoaren hitzaldia

Or, 2014-01-31 15:00

Otsailaren 4an Kultur Etxean izango da, 19:00etatik aurrera

Xabier Mendiaraz, Fisioterapian diplomatuak eta Kiropraktikan lizentzituak, hitzaldia eskainiko du datorren otsailaren 4an Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera.

Berrogeita bost minutuko iraupena izango du –azkeneko hamarretan partehartzaileek galderak egiteko aukera izango dute–, eta lau zati hauek izango ditu:

  1. Sarrera: zer da osasuna ikuspegi natural batetik? zer egin dezakegu bakoitzak osasuna hobetzeko?
  2. Nola eragiten du bizkar hezurrak gure osasunean?
  3. Kiropraktika. nola lagun gaitzake kiropraktikak?
  4. Bideo labur bat eta galdeketa txanda

Hitzaldira joan nahi duzuen guztiok 943 441687 telefono zenbakira deitu behar dute. Hitzaldia doakoa da.