Saioa Ruizek zabalduko du Lesoinu

Or, 2014-04-04 12:30

Txiki Musikari ikuskizuna eskainiko du Musika Eskolan 

Lesoinu XXVIII. Aste Pedagogiko Musika gaur arratsaldean hasiko da Saioa Ruizekin. Donostiarrak Txiki Musikari ikuskizuneko bi saio eskainiko ditu Tomas Garbizu Musika Eskolan, 17:00etan eta 18:00etan.

Egitaraua bost zati hauetan banatzen da:

  • Alderdi melodikoa eta erritmokoa lantzeko ariketak eta jolasak.
  • Instrumentazioa lantzeko material desberdin eta erakargarrien erabilpena.
  • Interpretazioa lantzeko Vivaldi edo Twaikovskyren antzerki musikala.
  • Mugimendua eta dantza lantzeko musika estilo desberdinen erabilpena.
  • Soinu altuerak bereizteko jolasak.

Konbo taldeak

Saioa Ruizena ez da izango gaurko emanaldi bakarra. 19:00etan, Pasaia Musikaleko Konbo taldea, Teklatu orkestra eta M 6:30, entzuteko aukera izango da Gezala auditorioan.

Biak ala biak tresna anitzeko taldeak dira, Pasaiako Musika Eskolan sortuak.

Bere errepertorioak estilo ugari jasotzen ditu. Gaur arratsaldeko emanaldian abesti hauek entzuteko aukera izango da:

Pasaia musikaleko Teklatu orkestra

  • The final countdown, Europe.
  • Imagine, Beatles.
  • I will survive, G. Gaynor.
  • Eternal flame, The Bangles.
  • Mamma mia, Abba.
  • Ymca, The village people.

Pasaia musikaleko M 6:30

  • Well come to my life, Sinple plan.
  • Every brake you take, Sting.
  • I don´t want to miss a thing, Aerosmith.
  • I´t my life, Bon Jovi.
  • Allwais, Bon Jovi.
  • Living on a prayer, Bon Jovi.
  • Heaven, B. Adams.
  • Have a nice day, Bon Jovi.
Arloa edo saila