Kirola eredua: diagnosi aurkezpena

Al, 2016-05-16 10:49

Herritar eta talde eragileei orain arteko emaitza azalduko zaie eta haien ekarpenekin azken dokumentua osatuko da 

Jarduera fisiko eta kirol sistema hobetu nahian, Lezoko herritarren iritzia jakiteko partaidetza prozesua abiatu zuen Lezoko Udaleko Kirol sailak. Lanak 2015eko azken hiru hilabetean hasi zituzten eta besteak beste lezoarren artean galdeketa bat eskuragarri jarri zen bi gairen inguruko iritziak jasotzeko; jarduera fisikoa eta kirola egiteko eremuen eta kirol eskaintzaren inguruan.

Orain partaidetza prozesu horren azken fasean barneratu dira eta azken bilera bat antolatu da herritarrekin eta talde eragileekin; jasotako datu, proposamen eta iritzietatik ateratako ondorioei buruz hitz egin eta eztabaidatzeko. Bilkura maiatzaren 18an egingo da, arratsaldeko 18.00etan, Kultur Aretoan. Bilera horretatik behin betiko dokumentua aterako da.

Lezoko Udaletik herritarrak eta herriko eragileak animatu nahi dira azken bilera horretara, guztien artean etorkizunerako Lezoko kirolaren eta jarduera fisikoaren eredua eraikitzeko denen laguntza beharrezkoa baita.