Ostegunean, ohiko Osoko Bilkura

Al, 2016-05-23 16:27

Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Biltzar Areto Nagusian

Datorren ostegunean, maiatzak 26, ohiko Osoko Bilkura egiteko deialdia luzatu du Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Biltzar Areto Nagusian.

Gai-zerrendan puntu hauek jasotzen dira:

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko urtarrilaren 28ko ohiko osoko bilkuraren akta eta martxoaren 17ko, apirilaren 4ko eta maiatzaren 13ko ezohiko osoko bilkuretako aktak onartzea.
  2. Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkuren ordutegia aldatzeko proposamena.
  3. Oarsoaldean eta Euskal Fondoan korporazioaren ordezkariak izendatzeko proposamena.
  4. Bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko prozedura hasteko onartzeko diktamina.
  5. Lankidetza Hitzarmena, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailarekin informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko onartzeko diktamina.
  6. 2016. urteko Plantilla Organikoa eta Lan Postuen Zerrenda aldatzeko diktamina.
  7. Ingurumen Teknikari postuaren funtzioak eta ezaugarriak onartzeko diktamena.
  8. AOU 34 Salvako hiri antolaketarako plan bereziaren behin betiko onarpena emateko diktamina.
  9. 3 Poligonoko 31 lursaila soberako lursail aitortzeko diktamina.
  10. Kontu ematea alkateak egindako aurrekontu aldaketenak.
  11. Kontuhartzailearen txostenak.
  12. EHBILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: Asilo eskatzaileen ingurukoa.
  13. EHBILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: Diru sarrerak bermatzeko errenta eta diru sarrerak bermatzeko laguntzen ingurukoa.
  14. EHBILDU udal taldeak aurkeztutako adierazpen instituzionala: Elkarbizitza sustatzekoa.
  15. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak
  16. Ekainaren 26ko Estatuko Gorte Nagusietako hauteskundeetan hautets mahaietan egongo direnen zozketa.
  17. Galde eskaerak.