Tipi Topa eta ibilbideak 11TBn

Or, 2016-06-03 09:17

Emisioa gaur izango da, ekainaren 3an

Aurreko ostegunean Hamaika Telebistako kideak herriko natura eta ingurunea kirola eta osasunarekin uztartzen dituen Lezoko ibilbideak grabatzen izan ziren. Aldi berean, Tipi Topa egitasmoa, zahartzaro aktiborako proposamena, ere grabatu zuten.

Horrela, lehengo egunean jasotakoa gaur, ekainak 3, emitituko dute Hamaika Telebistan gaueko 21.00etan eta 23.00etan