Udalekuek blog propioa izango dute

Og, 2016-06-23 09:30

Programaren berri emango duen blogaren sarbidea gurasoek izango dute soilik

Lezoko Udaleko Euskara eta Kultura sailak antolatzen dituen Udaleku Irekiak datorren uztailaren 1ean hasiko dira. Horrela herriko haurrek giro euskaldun eta atseginean jolasak, dantzak, kantak, antzerkia eta beste hainbat ekintza egingo dituzte, Lezoko ohiturak eta ingurunea ezagutzen dituzten bitartean.

Aurtengo berrikuntza nabarmena udalekuak izango duten blog propioa izango da. Bertan, hiru multzo nagusi banatu dira, Txikiak, Ertainak eta Handiak. Egunero egiten diren ekintzen berri eman eta osatu den programa bistaratu ahal izango da.

Blogerako sarbidea gurasoek izango dute soilik eta pasahitza begiraleari eskatu beharko zaio. Pasahitza astero aldatuko da.