Zazpi lezoarrek, hilabete ogia doan

Or, 2013-11-22 12:53

“Eskatu ogia euskaraz”  ekimenari dagokion sari banaketa egin da

Aste honetan zehar, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eskualdeko lau udaletako euskara zerbitzuekin batera antolaturiko ESKATU OGIA EUSKARAZ ekimeneko irabazleak ezagutzera eman dituzte. Euskararen erabilera normalizatzeko ekimen honek harrera paregabea izan du, izan ere, lehiaketan guztira 44 okindegik parte-hartu dute.

Lehiaketan parte-hartu duen okindegi-gozotegi bakoitzean sari bat banatu da, irabazleak hilabeteko ogia izango du doan okindegi horretan. Jarraian, kanpainan parte hartu duten Lezoko okindegiak eta irabazleak:

  • Marcos okindegia: Lorea Iturbe
  • Tut kafetegi-okindegia: Tarbiñe Tizkorreta
  • Taloka okindegia: Rosario Ikaran
  • Famipan okindegia: Encarni Garcia
  • Goxo okindegia: Nekane Artola
  • Arantxa okindegia: Satur Ezkurra
  • Aliprox: Maite

Ekimen hau eta udaberrian ogien izenak euskaraz azaltzen dituen panela banatuz egin zena, aurten okindegi-gozotegietan euskararen presentzia eta erabilera handitzeko helburuarekin egiten ari diren ekintza-sortaren barnean kokatzen da. Dakizuen moduan, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak urtero gremio bat hautatzen du bertan eragiteko.

Lerro hauen bidez, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakaria eta Lezoko alkate den Ainhoa Zabalok eskualdeko bezero guztiak establezimendu guztietan euskaraz eskatzen jarrai dezaten animatu nahi ditu eta ekimenean parte-hartu duten 44 okindegi-gozotegiei eskerrak eman euren laguntzarengatik.

Arloa edo saila