Kuadrillategi, udako kanpaldiak

Az, 2014-05-07 15:34

Izen-ematea Oroitzene euskaltegian egin behar da 17:30etatik 19:30etara; ostiralean amaitzen da epea

Kuadrillategik Udako kanpaldia antolatu du lehenengo aldiz Lezon. Kanpaldi ibiltaria izango da, uztailaren 10etik 20ra egingo dena Bizkaiko kostatik barrena. Besteak beste, mendi martxak, piragua, tailerrak, musika kontzertuak, jolasak eta gaubelak izango dira.

DBH 1,2,3 eta 4 gauzatzen duten gazteentzat da eta lehentasuna Kuadrillategin parte hartzen dutenek edukiko dute, baina edozeinek eman dezake izena. Matrikulazioa 250 € da.

Izen-ematea

Izen-ematea zabalik da, eta aste honetan itxiko da, ostiralean. Izen-ematea Oroitzene euskaltegian egin behar da, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara.

Edozein informaziorako 688680053 telefonora deitu.

Arloa edo saila