Irekita udalekuetan izena emateko epea

Al, 2012-05-07 09:30

Lezoko Udalak, 2012ko uztailerako udaleko irekiak antolatu ditu. Herriko haurrek giro euskaldun eta atsegin batean jolasak, irteerak, jaialdiak, dantza eta kanta, antzerkia eta beste hainbat ekintza egingo dituzte, lagunartean Lezoko kultura eta ingurunea ezagutzen dituzten bitartean.

 > Norentzat: : 3 eta 10 urte bitarteko Lezoko haurrentzat. Haurrek 2012/01/01ean Lezon erroldatuak egon behar dute. Bere bizilekua aldatu dutenak salbu edota etorkinen familiak. Kasu horietan Lezoko ikastetxean matrikulatuak behar dute matrikulazioaren urtean.

 > Non eta noiz: Lezon uztailaren 2tik 30era (biak barne), astelehenetik ostiralera. Goizez 9:30etatik 13:30etara.

 > Prezioa: 77,10 euro / Familia ugariak: 61,68 euro.

Ordainketak egiteko eragozpenik izanez gero, Lezoko Udaleko Ongizate zerbitzura joatea gomendatzen da.

> Izen-ematea: Maiatzaren 7tik 18ra bitarte eman ahal izango da izena. Izena emateko bi bide daude:

> Informazio bulego orokorretan, Gurutze Santuaren plazan, goizeko 08:30etatik 13:30etara

> Internet bidez: www.barrabarra.eu/c/lezokoudalekuak helbidean. Kasu horretan izen-emate orria sinatua udaletxean entregatu edo postaz bidali behar dute. Halaber, familia ugariek tituluaren fotokopia ere aurkeztu beharko dute udaletxean.

> Plazak: 220 plaza izango dira. Kopuru hori gaindituz gero, inskribatzen direnen artean zozketatuko dira plazak.

Udalekuei buruzko xehetasun gehiago emateko, guraso-bilera egingo da ekainaren 14ean, 16:30ean Gezalan.

Arloa edo saila