Larunbatean, 2.eskuko azoka

Or, 2013-05-03 08:19

Maiatzaren 4an, larunbata, 2. eskuko azoka izango da Karlos Saldise Plazan, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte

Hileko lehen larunbatero egin ohi denez, larunbat goizean 2.eskuko azoka izango da Karlos Saldise Plazan. Goizeko 10:00etatik 14:00ak bitartean Karlos Saldise plazara gerturatzen denak izango du zer erosteko aukera: bitxiak, arropa eta oinetakoak, diskoak, liburuak, haurrentzako jolasak…

Erosteko bezalaxe, herritar orok du erabilitako objektu eta bestelakoak saltzeko aukera. Udaletxeko 943 52 46 50 telefonora deituta eskuratu daiteke, doan, postua jartzeko baimena.

Arloa edo saila