Astelehenean organikoa jasoko da

Og, 2013-05-02 14:27

Zaborra igande arratsaldeko 20:00etatik aurrera atera daiteke

Datorren astelehenetik, maiatzaren 6tik aurrera, zaborra gaika jasotzen hasiko gara. Atez ateko sistema zabor organikoa, ontzi marroian atera behar dena, jasotzen estreinatuko da. Beraz, organikoen ontzia igande arratsaldeko 20:00etatik astelehen goizeko 7:00etara atera behar da zintzilikarioetara.

Zabor organikoa astelehenetan, ostegunetan eta larunbatetan jasoko da; ontzi arinak astearte eta ostiraletan; paperak, asteazkenetan, eta errefusa, igandetan. Gogoratu aipatu egunetan jasoko direla zabor horiek, beraz, bezperako arratsaldeko 20:00etatik goizeko 7:00ak arte atera behar dira zaborrok.

Arloa edo saila