Jarraipen bisita konposta guneetara

Al, 2015-11-30 16:00

Asteazkenean, abenduak 2, egingo da; Andreonen hasiko da, 9:30ean 

Datorren asteazkenean, abenduak 2, azken jarraipen bisita egingo da konposta guneetan. Ohikoa den bezala, bisita Elkarrekin21 Ingurumen Aholkularitzako teknikariek egingo dute. Lehena goizeko 9:30ean izango da, eta hurrenkera honakoa: Andreone, Aralar, Arretxe, San Pedro, Lopene eta Altamira.

Emaitzak, jendaurrean
Laster jendaurreko bilera bat egingo da, konposta guneetan lortutako emaitzen berri emateko. Eguna zehaztu gabe dagoen arren, abenduan zehar izango da eta web gunean emango da bisita egunaren berri.

Arloa edo saila