Rokodromoa otsailak 6tik aurrera zabalik

Og, 2012-02-02 11:33

Bekoerrota kiroldegiko rokodromoak, otsailak 6tik aurrera erabilera librea izango du; hau da, edozein bazkidek edo bazkide ez den pertsonak dagokion sarrera ordainduta rokodromoan sartzerik izango du.

Rokodromoa erabiltzeko harreran izen eman beharko da. 16 urtetik beherakoek heldu batekin joan behar dute. Materiala norberak eraman dezake edo bertan alokatu daiteke. Joan baino lehen, 943-510311 telefonoan ziurtatu erabiltzeko aukera dagoela. Informazio gehiago nahi baduzu, arautegia ikusi.

Arloa edo saila